Autonomoen lan istripuen kopurua gora egin du Nafarroan

ttipi-ttapa 2006ko abe. 7a, 17:26

Aurtengo lehen 9 hilabetetan 4 hil dira

Urteko lehen 9 hilabetetan autonomo bezala aritzen diren langileen lan istripuak gora egin du iazko garai bereko datuei konparatuz. 2005ean, urtarriletik irailaren bukaerara, 1320 lan istripu izan ziren, aurten berriz epe berean 1380. Horrek erran nahi du lan istripuen kopuruak %4,7an gora egin duela.

Langile Autonomoen Elkarteak argitaratu dituen datuen arabera lan istripuen tasa gehien emendatzen den Espainol estatuko 5. erkidegoa da Nafarroa. Aitzinean ditu, Balearrak, Kantabria, Kanariak, eta Aragoi. Espainol estatuko gorakada horren bataz bestekoa berriz %2koa izan da.

Lehen 9 hilabete horietan lan istripu horiek 4 heriotza eragin dituzte autonomo bezala lanean ari zirenen artean. Pasa den urtean baino bat gehiago, goraka %33koa izan da. Espainol estatuko laugarren altuena Kantabria, Extremadura eta kanarien ondotik.

Euskal Autonomia Erkidegoan aldiz, lan istripu baten ondorioz hil diren autonomoen kopurua behera egin %14ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun