Heldu den abenduaren 16an, Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa antolatu du “Hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat ofizialtasuna” lemapean Iruñean arratsaldeko 17:30ean. Horren kari autobus bat aterako da Beratik eta Lesakan barna pasatuko. Beratarrek hitzordua izanen dute Jamotenean arratsaldeko 15:30ean eta Lesakarrek 15 minutu beranduago Plaza Zaharrean. Interesatuak daudenek izena eman beharko dute Errekalde, Kataku, Botxo, Atxaspi, Kattu edo Arranon.