Euskal Herriko kintopeko harrijasotzaile txapelketa ere erabaki zen Doneztebeko ferietako jaialdian. Txapela irabazteko Aimar Irigoien errezildarra zen faborito nagusia eta ez zuen inolako trabarik izan helburu hori lortzeko. Harrijasotzaile bakoitzak 100 kiloko zilindro zaharra eta kubikoa zituen lanerako, eta bakoitzarekin hiruna minutuko txandak zituen. Irigoien izan zen txapeldun 58 jasoaldirekin, iaz baino bat gehiago. Agirrek 46 eman zituen, Telleria III.ak 39 eta Uriartek 35.