Telethon

Laetitia eta Sandrine 2006ko abenduaren 5a

Telethon miopatiari buruzko ikerlanen sustengatzeko kanpainak abenduaren 7an eta abenduaren 9an dira. Abenduaren 7an ostegunarekin, hiru eskoletako haurrak elgarretaratuko dira arratsaldean errebotean, oren bateko ibilaldia egiteko, ondotik haur guzientzat krakada eskainia izanen da plazan. Abenduaren 9an larunbatarekin, herritar guziak komitatuak dira Larrunera treinez upatzera eta iluntzean oinez jaustera sakelako argiarekin. Parte hartzeko izenak eman behar dira abenduaren 8a aintzin Turismo bulegoan edo 05.59.54. 20.14. zenbakira deituz (parte hartzea 10 eurokoa da). Hitz ordua San Inazioko lepoan da arratsaldeko 4etan treinez abiatzeko. Arratsaldeko 5etan itzultzea oinez.

Bertzalde eske ontzi bat emana izanen da postetxean ostirala egun guzian eta larunbatean goizean baita San Inazioko lepoan ere, larunbatean 4etatik 8ak arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun