ARIT elkartea permanentzia egiten hasi da ortzegun guziz arratsaldeko 5:30etik 7ak arte postetxearen ondoan. Elkarte hori 1979an sortu zen toxikomanoak eta beren familiak laguntzeko. Kanabisa kontsumitzea gero eta arruntagoa bada ere, legeak hori debekatzen duela gogoratzen du Françoise Laxague ARITeko langileak eta hezitzaile berezituak. Polizia baino gehiago prebentzio lana egin nahi du Laxaguek. Gazteak edo beren gurasoak laguntzen ahal ditu ARITek. Lan baliosa da dudarik gabe, droga problemak agertzen direlarik ez baita batere errex zerbait egitea drogazaleak laguntzeko.
Miarritzen kokatuan den elkartean medikuek, sikiatrek, sikologoek eta erizainek osatzen dute Françoise Laxaguen lan taldea. Senperen ireki den permanentzia urri hastapenean ireki da eta hiru hilabeteen buruan bilan bat eginen da, esperientzia hori segitu behar den ala ez ikusteko. Aipagarria da Françoise Laxague euskalduna dela eta beraz bi mintzairetan ematen ahal duela bere laguntza.