Eskuz binakako pilota txapelketan izen emateko epea ireki du Errekak

ttipi-ttapa 2006ko abenduaren 11

Gazte Burrunba taldeak antolatutako solasaldien barrenean, Txus Migeltorena herriko urpekariak diapositiba-emanaldi interesgarria eskaini zuen azaroaren 11n. TTIPI TTAPA

Ilbeltzean hasiko bada ere, abenduaren 13rako apuntatu behar da

Erreka elkarteak eskuz binakako bosgarren pilota txapelketan izen emateko epea ireki du. Benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil, senior 2. maila eta senior elite kategorietan banatuko dira partehartzaileak. Azken honetan gonbidapen bitartez sartuko dira pilotariak, baina gainerako guzietan, nahi duten guziek parte hartzen ahal dute. Partidak Doneztebe eta Sunbillako frontoietan jokatuko dira. Senior kategoriakoak asteazken arratsaldetan arituko dira eta kategoria ttikienetakoak, berriz, igande goizetan.

Izen ematea Erreka elkarteko 948 450991 fax zenbakira deituz egiten ahal da, abenduaren 13a bitartean. Txapelketa 2007ko ilbeltzean hasi eta martxoko bigarren hamabostaldian akituko da eta kanporaketa bidez erabakiko da. Urtero bezala, hainbat pilotari arituko dira txapelketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun