Abenduaren 19an Irungo Ficobara irteera eginen dute. Bertan Eurohiriaren eguberri haur-parkearen hirugarren edizioa ikusteko aukera izanen dute. Tailerrak, jokuak, makinak… Goizeko 10etatik eguerdiko 15:00ak arte egonen dira Irunen. Feria hau abenduaren 16tik urtarrilaren 7ra bitarte zabalik egonen da.