Urtero bezala Ibintza kultur taldean kultur egunak prestatu ditu. Abenduaren 1ean hasi eta 3ra bitarte eginen dira ekitaldiak. Ortziralean, abenduak 1, 20:00etan talo jatea eginen da Herriko Etxeko ganbaran eta ondotik dantza orientalak, Aixa taldearen eskutik. Larunbata, haurrei zuzendutako eguna izaten da gehien bat. Goizeko 11:00etan haur jokoak eta tailerra, 13:30ean haurren bazkaria Herriko Etxeko Ganbaran, 16:00etan Gorriti eta bere animaliak herriko plazan, 16:00etan mus txapelketa helduentzat (16 urtetik aurrera) eta eguna akitzeko 21:30ean bertso afaria Herriko Ostatuan Arzallus eta Elortza bertsolariekin eta ondotik dantzaldia Kristian akordeolariarekin. Igande arratsaldeko 18:00etan Ansa ahizpek kantaldia eskainiko dute Herriko Etxeko ganbaran
Bertze urte batez Ibintza Kultur taldeak izaten dituen gastuei aurre egiteko boletoak saltzera atera ditu. Lehendabiziko saria zare eder bat, bigarrena bizikleta eta hirugarrena Altxunea jatetxean 2 lagunendako afaria. Zozketa beti bezela errege bezperan eginen da jendaurrean. Badakizu, erosi eta zortea izatea espero.