41 urte Usategietan

Joseba eta Nerea 2006ko abenduaren 5a

Gerardo DANBORIENA TTIPI TTAPA

Urtetik urtera uso-denboraldi txarragoak izaten dituztela aitortzen du Gerardok eta duela 20-30 urte harrapatzen ziren kopuruetatik hagitz urrun daudela oraingoak. Hala ere, ez du dudarik Usategiek aitzinera segituko dutela. “Gazteak ez dira aunitz animatzen baina gu bezalako koadrila batek segitzen duen bitartean, aisa ekontuko diogu ohitura zahar honeri”. 41 urte daramatza Usategietan eta hasierako ilusioarekin segitzen du lanean. “Guk 100 dozenako meta paratzen dugu urtero eta egia da azkeneko urteetan ez garela erdira ere ailegatzen. Hala ere, guretzat uso-kopurua baino aunitz gehiago da Usategietako lana eta posible dugun bitartean segituko dugu honetan”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun