Eskualdeko bederatzi udal gehiagok web-orria izanen dute

Aitor AROTZENA 2006ko abenduaren 5a

Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio departamentuaren «Oinarrizko weba, web orri bat udal bakoitzarentzat» kanpainaren barrenean, Nafarroako bertze 58 herrik izanen dute bere web-gunea Interneten. Eskualdeko herriei dagokienez, Arantza, Beintza-Labaien, Donamaria, Igantzi, Oitz, Urdazubi, Urrotz, Zubieta eta Zugarramurdiko udalek izanen dute beraien orria.

Gaur egun, Nafarroa osoan 272 udaletatik 91k bakarrik daukate zerbitzu hori. Kopuru apala da, baina Nafarroan herri ttiki aunitz daudelako omen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun