Ttipi Ttapako web gunea eguneratua

ttipi-ttapa 2006ko aza. 29a, 11:22

Internet arazo batengatik ortziraletik asteartera www.ttipi.net web orria eguneratu gabe egon da

Joan den ortzirale arratsaldez geroztik eta asteazken arte banda zabaleko Iberbanda enpresako bezeroek internetik eta telefonorik gabe gelditu zirela Nafarroa osoan, Ttipi Ttaparen web gunea ezin izan ginuen eguneratu. Akats teknikoa konponduta dagoela eta, zerbitzua normaltasunera itzuli beharko luke asteazken eguerditik aitzinera.

Iberbanda enpresari kalte ordainak eskatu nahi dituztenek bezeroaren datuak eta kalte ordainen eskaera eramaten dituen dokumentua bidali beharko dituzte 911 021 200 fax zenbakira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun