Joan den ortzirale arratsaldez geroztik banda zabaleko Iberbanda enpresako bezeroek internetik eta telefonorik gabe daude Nafarroa osoan. Ez dute jakinarazi zergatik eta noizko konponduko duten, baina erreklamazio egin, eta fakturatzearen murriztapena nahi izanez gero, bezeroaren datuak eta kalte ordainen eskaera eramaten dituen dokumentua bidali beharko dira 911 021 200 fax zenbakira.
Oharra
Akats tekniko horrengatik Ttipi Ttapako web gunea ezin izan dugu eguneratu. Arazoa laster konponduko delakoan, onar ditzazue gure barkamenak