Doneztebeko Gazte Burrunba elkarteak larunbatean eginen du urteko batzar orokorra. Bi deialdi izanen dira. Lehena 16:00etan izanen da eta bigarrena ordu erdi bat beranduago 16:30ean. Ohiko balantzeak egin baino lehen elkartearen estatutuak aldatu ala ez eztabaidatu eta bozkatuko dute. Orain arte malerrekarrak baizik ez zituzten onartzen elkartean, baina arau hori ezeztatzea eta nahi duenari idekia izatea proposatu dute. Hori dela eta, erabakia bihar hartuko dute bozketa bitartez.
Estatutuen aldaketa gai nagusia izanen bada ere, ondotik ohiko gaiak aipatuko dituzte, hala nola, urteko balantzea, bai ekonomikoa, bai jardunena. Hori egin eta gero, tarte bat hartuko dute autokritikaren egiteko, eta heldu den urteari begira zer egiten ahalko den hausnartzeko. Kideek gustatu edo gustatu ez zaien gauzak aipatzen ahalko dituzte.
Lana edo egin beharrak alde batera utziz, arratsaldeko 19:30ean Gorka Bidegain eta Josu Juanena txirrindularitzaz Kuban egindako bidaia aipatuko dute.