Bidasoako izokinen ingurumena hobetzeko proiektua abiatu da

Xan Harriague 2006ko aza. 24a, 10:27
Ugaltzera joateko, izokina Berako presa saltatzen ari. TTIPI TTAPA

Errekan gero eta guttiago aurkitzen direla eta egin dute

Arrainen joan etorriak errazteko, amuarrain eta izokinen kontserbazioari buruzko arazoari irtenbidea emateko, Nafarroako Ingurumen zuzendaritzak proiektu berria abian jartzeko erabakia hartu du. Gobernuko Departamentu horren arabera, Bidasoa Natura 2000 sarean sartuz geroz beharrezkoa da hunen ureko fauna ahal bezain bat babestea eta emendatzea.

Arazoak eragiten dituzten zazpi toki

Orain arte, arazoak eragiten dituzten zazpi toki ikusi dira. Ezaugarri berezi batzuen arabera sailkatuak izan dira. Iragangaitzak sailkatuak direnetan, hiru dira, Berako Zentral elektrikoa, Etxalarko errota eta Iruritakoa. Bertze hiru zailki iragankor bezala emanak izan dira, Sunbillako Jorajuria errota, Oronozko ur-etorriaren neurketa tokia eta Igantziko Murgeseko Zentral elektrikoa. Bera eta Etxalaren arteko Matxain errekan arrain zurubia bada ere nahiko iragangaitza omen da.

28.297 euroko aurrekontua duen azterketa eginen da

Kasu guztiak banan bana aztertuak izanen dira. Irtenbide onena oztopoaren desegitea izan daiteke, bainan ezinezkoa denean bertze aukera batzuk proposatu beharko dira. Ondotik, ahalen eta lekuaren arabera arrapala, saihetsetako kanala edo arrain zurubiaren artean hautatuko da. Azterketa hori burutzeko 28.297euroko aurrekontua onartua izan da eta bukatua izan beharko du bi hilabeteren buruan, azaroaren 14rako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun