Udan ere txapelak lortu dituzte Txarutako pilotariek

Aitor AROTZENA 2006ko azaroaren 24a

Amaiurko pilota txapelketako sari banaketa Utzitako argazkiak

Burlatako Torneoan Juanenea eta Urrutia saldiastarrak txapeldun

Udan ere hainbat txapelketa, torneo eta herrietako bestetan parte hartu dute Txaruta Pilota Elkarteko pilotariek, baita emaitza onak lortu ere.

Getariako torneoan Saldiasko Urrutia lehengusuek, Oskar eta Unaik, txapelak lortu zituzten Gipuzkoako Iribar lehengusuei doi-doian (22-21) irabazi eta gero.

Burlatako Torneotik ere bertze bi txapelekin itzuli ziren gure pilotariak: Kadete mailan Garikoitz Juanenea saldistarrak erraz lortu zuen txapela (22-6) Lizarrako Peñasekin batera. Gazte mailan, lehen aipatu dugun Oskar Urrutia saldiastarrak arazo handirik gabe, Otxotorenarekin batera 22-11 irabazio eta gero. Nagusien mailan, berriz, Xabi Arraztoa iruritarrak ez zuen txapela lortu, 14-22 galdu baitzuten berak eta Abad arabarrak.

Bertze txapelketetan ere parte hartzen ari dira Txarutako pilotariak: Sunbilla (24 pilotari), Amaiur (24) eta Urrozko (44) torneoetan ari dira inguruko ttikiak. Antiguo, Aginaga, Olazti, Miarritze, Baigorri, Amezketa, Gartzaron, Irurtzun eta Leitzako torneoetan ere ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun