Senpere eta Baztan artean 1854. urtea baino lehenagoko mugarri bat agertu da

Franck DOLOSOR 2006ko azaroaren 23a

Baztan eta Senpere artean mugarri zahar bat agertu da. Bi herri hauetako kontseilariek urte guziz bisitatzen dituzte mugarriak eta aurten sorpresa haundia izan dute Zori Benta ondoan. 66garren mugarria erreka baten ondoan kokatzen da. Horren ondoan erdi lurperatua zen harri zahar bat zegoen. Hautetsiek harria atera dute eta “S” eta “B” hizkiak irakurri ahal izan dituzte. Baztan eta Senpere arteko mugarri zahar bat atxeman dute. Adituen arabera 1854ko mugen ituna baino lehenagokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun