Laborariek eta herritar batzuek diru laguntzak izanen dituzte erregaien prezioa emendatu baita

Franck DOLOSOR 2006ko azaroaren 23a

Azken asteetan, erregaien prezioaren emendatzea izigarria izan da Senperealdean ere. Kamiunzaleak kexu agertu dira baina momentuz ez dute laguntza berezirik eskuratuko. Laborariek aldiz, laguntza zonbait izan ditzakete. Frantziako lehen ministroak 30 miliun euroko apaltzeak hitz eman ditu laborarientzat. Neurri horiek gazi goxoak omen dira laborantza munduko sindikatuentzat. FNSEAk urrats bat ikusten du baina Confédération Paysanne taldearen ustez ez da deus berririk eta gobernuak ez du baliabiderik eskaintzen.

Bertzalde, fuelarekin etxea berotzen eta urteko irabazien araberako zergarik pagatzen ez duten herritarrek 75 euroko diru laguntza ukan dezakete. Laguntzak galde daitezke 2006ko maiatzaren 31a arte gobernuko web orrialdearen bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun