Irail osoan ikusgai daude Herriko Etxean Juan Gorriti eskulturgile nafarraren lanak. Sarako elizako ezkildorrea erre zen duela bi urte eta orduan hondatutako egurrekin artelanak egin ditu Gorritik: «Egur errearen bihotza berreskuratu dut eta saratarrei itzuli diet» dio Gorritik.