Irailaren 8an hasi ziren eskolara hiru urteko 5 ikasle berriak (haiendako bakarrik izateko maina guztiak…) eta biharamunean hasi ziren gainontzeko 34ak. Aipatzekoa da zonaldeko irakasleak gero eta gehiago ditugula: aurten baditugu bi baztandar, zubietar bat eta bi lesakar. Edozein moduz, eskertzekoa da hunat lan egitera etortzen diren irakasle guztiek erakusten duten borondatea, ongi baitakigu Zugarramurdi eta Urdazubi (distantziagatik) hautatzen diren azkeneko eskolak izaten direla.