Berrogei ikaslek hadi dute ikasturte berria herriko eskolan. Doneztebera bortz gaztetxo joan dira, DBH egitera, eta herriko eskolan sei haur berri hasi dira. Beraz, iaz baino ikasle bat gehiago izanen du eskolak. Azken urteetan bezala, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko neska mutikoak beheitiko eskolan egonen dira eta Lehen Hezkuntzako 6-7, 8-9 eta 10-11 urtekoak, berriz, hiru taldetan banatuak, goitiko eskolan.