Dantza talde berriak atera nahi ditu Ulibeltzak elkarteak

Jaione OTXANDORENA 2006ko azaroaren 23a

TTIPI TTAPA

Eskualdeko bertze zenbait herrietan egiten ari diren bezala, Sunbillan ere dantza talde berriak ateratzeko asmoa dago. Horrela bada, Ulibeltzak elkartetik aditzera eman dutenez, dantza ikasi nahi duen guztiak, haur, gazte nahiz heldu, mutil ala neska, edozeinek izanen du herriko denda eta tabernetan jarriko dituzten zerrendetan izena emateko aukera. Hasiera batean herrian bertan dantzatzeko helburua dago, herriko bestetan eta herrian urtean egiten diren ekitaldietan. Horrekin batean, herriko txistulariak ere animatu nahi dituzte dantza taldearekin batera ibiltzeko. Beraz, horretan ere interesatua dagoenak Vidal Ibarrari erran diezaiola.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun