Agenda 21aren logotipo eta eslogan bila dabiltza Baztan eta Bortzirietan. Interesaturik dagoen edonork parte har dezake lehiaketan. Lehiakide bakoitzak bi obra (logotipo+eslogan) aurkeztu ahal izanen ditu gehienez, beti ere euskarri informatikoan (jpg moduan bada, hobe). Lanak urriaren 21a baino lehen aurkeztu beharko dira. Bortzirietako kasuan, Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi edo Lesakako udaletxeetan edo Cedernak Alkaiagak duen egoitzan aurkeztu behar dira, 14:00ak arte. Baztanen, Balleko Etxean edo Cedernako bulegoan aurkeztu beharko dira. Lehiaketa bakoitzean irabazle suertatzen denak 300 euroko saria jasoko du. Lehiaketa hauei buruzko argibide gehiago udaletxeetan izanen da ikusgai.