Kofradien Eguna ospatuko da igande honetan

ttipi-ttapa 2006ko azaroaren 23a

Duela bi urte izendatu zituzten Onddo eta Zizen Kofradiako kideak. TTIPI TTAPA

Urriko lehen aste hondarrean ere bertze zenbait ekitaldi izanen dira

Elgorriagako Onddo eta Zizen Kofradiak hainbat ekitaldi antolatu ditu irailaren hondarrerako eta urriaren hasierarako.

Igande honetan, irailaren 25ean, eginen da Kofradien Eguna. Jakina denez, egun honetan lau haizetatik etorritako kofradiekin adiskidetzen da Elgorriagako Onddo eta Zizen Kofradia. 10:30etatik 11:00etara ongietorria eginen zaie kofradiei. 11:15etan tren turistikoa abiatuko da Doneztebe eta Ituren aldera, pintxo mikologikoak dastatzeko. 12:15etan, Salvador Arotzarena zenaren omenez bosgarren aldiz antolatutako kaxuela lehiaketa eginen da. Segidan, lehen aldiz lehiaketa berezia eginen da. Lehiaketa honetan, Pisu Gehien duen Kofradia sarituko da eta kofradia bakoitzak bi partaide aurkezten ahal ditu. 13:00ak aldera, epaimahaiak erabakia hartuko du eta 13:30etan lehiaketan parte hartu duten kaxuelen dastatzea izanen da. 14:15etan luntx mikologikoa eginen da.

Urriko lehen aste hondarrean segida izanen du Mikologia Hilabeteak. Urriaren 1ean, larunbatean, 18:00etan Juanito Mariezkurrenaren omenez zortzigarren urtez antolatutako kaxuela lehiaketa eginen da. Lehiaketa honetan parte hartzeko gonbidapena jaso behar da.

Urriaren 2an, azkenik, Turistaren Eguna eta Besta Egun Haundia ospatuko dira. 9:00etan diana eta gonbidatuei ongietorria eskainiko zaie. 10:00etan Meza abestua izanen da. 11:00etan kofradiako kide berriak izendatuko dira. Ondotik, Arangurengo abesbatzak emanaldia eskainiko du. 12:30etan joaldunak ibiliko dira herriko karriketan barna. Migeltxo Saralegi harri altxatzen arituko da eta gero, sukalde lana eta onddo dastatzea izanen da, txistulari eta fanfarrearen animazioarekin. Segidan, Onddoaren Enbajadorea izendatuko da. 14:00etan luntx mikologikoa eginen da. Gero, bertan dauden pertsonen artean pisu gehiena duena izendatuko da. 17:00etan dantzaldia izanen da akordeoiaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun