Bederatzigarren txapela Kotetorentzat

ttipi-ttapa 2006ko azaroaren 23a

Irailaren 3an jokatu zen Hernaniko Galarreta pilotalekuan Casino Kursaal erremonte txapelketaren finala. Buruz buruko txapelketa honetan, berriz ere Doneztebeko bi erremontelari handi izan ziren finalean: Koteto Ezkurra eta Iñaki Lizaso, dagoeneko «klasikoa» bihurtu den norgehiagokan. Erran beharrik ez da hainbat herritar joan zirela Hernanira, batekin ez bazen bertzearekin, txapela Doneztebera ekarriko zutela jakinda. Azkenean, Koteto Ezkurrarentzat izan zen txapela, buruz buru janzten duen bederatzigarrena. Hameka final jokatu ditu eta bitan bakarrik huts egin du aurrelari bikainak. Lizasorentzat bosgarren finala zen, bortzak Ezkurraren kontra, eta bakarra irabazi du. Baina Iñakik partida akituta onartu zuen bezala, «gaur egun Koteto da onena eta partida perfektoa egin behar duzu irabazteko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun