Internet eta Nominaplus ikastaroak antolatu dituzte IFES eta UGTk

ttipi-ttapa 2006ko azaroaren 23a

Cedernak Alkaiagan duen TTIPI TTAPA

IFES erakundeak eta UGT sindikatuak, Cederna-Garalur elkartearen lankidetzarekin, Bidasoa eskualdean doako ikastaroak antolatu ditu “3 Helburua” izeneko Programa Eragilearen barnean. Aipatu ikastaroek Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren, Inafreren eta Europako Gizarte Funtsaren dirulaguntza jaso dute.

Ikastaroak besteren kontura lan egiten ari diren langileei edo azken urtean Nafarroan lan egin duten langile autonomoei eta Nafarroako Administrazio publikoetan aldi baterako kontratua dutenei zuzenduta daude. Talde bakoitzak 15 ikasle izanen ditu.

Honela, urriaren 3tik 20ra, Internet ikastaro eskainiko da Cederna-Garalurek Alkaiagan daukan Bidasoako Enpresa Zentroan. Astelehenetik ortzegunera emanen da 40 orduko iraupena izanen duen ikastaroa, 18:00etatik 21:45etara.

Azaroaren 2tik 30era, berriz, Nominaplus izeneko 60 orduko ikastaroa emanen da leku berean. Ikastaro hau leku berean emanen da eta ordutegia ere berdina izanen da, astelehenetik ortzegunera, 18:00etatik 21:45etara. Informazio gehiago jasotzeko edo izen emateko Cederna-Garalureko bulegora jo behar da. Telefonoz, 948 625122 zenbakira edo faxez, 948 625132 zenbakira deituz ere egiten ahal da, 9:00etatik 14:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun