Aldalurko Beñat Maia hirugarren Igantziko mendi bizikleta lasterketan

Joseba eta Nerea 2006ko azaroaren 23a

Joseba eta Nerea

Marka ederra egin zuen Aldalurko Beñat Maiak Igantziko XV. mendi bizikleta ibilaldian. Joan den irailaren 11n, igandean, egin zen ibilaldi hau eta bere kategoriako hirugarren postua lortu zuen 10 urteko txirrindulari gazteak. Erran digunez, nahiko komedi izan zituen ibilaldia akabatzeko. Katea ateriarekin ibili omen zen eta galdua ere bai. Hala ere, profesionalen pare ailegatu zen helmugara, 36 minutu eta 36 segunduko denborarekin. Ikusiko dugu hemendik aitzinera zer eginen duen. Momentuz bederen, zorionak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun