Joan den irailaren 4an hasi eta heldu den urriaren 2arte margo erakusketa berexia dago ikusgai Kultur Etxean. Joakin Etxarte iruindarra da eta Etxalarko hainbat etxe eta xoko agertzen ditu bere margolanetan. Hagitz koloretsua eta bizia da erakusketa, argi joko politekin. Bisitatu nahi dutenek 16:00etatik 19:30ak arte izanen dute aukera astelehenetik ortziralera. Larunbatetan berriz, 18:00etatik 20:00etara. Eta igandetan eguerdiko 12:00etatik 14:00etara.