Elkarlanean Adostuz, Ibon

Utzitako argazkiak 2006ko azaroaren 23a

Uste dut zure kasoan, aukera bat baino gehiago izan dituzula Elkarteko komisioak eta Ikastolako tabernaren antolatzaileak, legitimitate osoarekin hartzen dituzten erabakiak zureganatzeko.

Horregatik, ez nuen espero egin dituzun galderak Ttipi-ttaparen bidez iritsiko zirenik. Nere ustez, ez da egokiena jakinda maiztasunez elkar ikusteko aukera dugula. Zuk jakingo duzu, zergatik erabili duzun bide hau.

Nik, Umore Ona Elkartek festetako aurtengo programan publizitatea ez jartzeko arrazoiak (bat baino gehiago), ez dut komunikabidez azalduko. Ez zait egokiena iruditzen gai hau prentsa bidez zabaltzera, izan ere, estatutoek adierazten duten bezala, komitsioak hartzen dituen erabakiak, ezarritako moduan argituko baitira, bazkiden batek eskaera egin da edo batzar orokorrean.

Bestalde, aipatu nahi nuke Elkarteak bere 21 urteetan, bere laguntza ematen eta antolatzen ihardun duela, mota guztietako ekintzetan, batzuetan bakarrik eta beste batzuetan aldiz, festetako programaren kasuan bezala, herriko beste talde batzuekin, beti burutu diren ekintzak adostuz, baita publizitatearena ere. Eta aurten iragarkiaren kasuan, ez da hala izan.

Hori dela eta, espero dut, hurrengo urtean antolakuntza eta helburuak elkarlanean onartuz egingo ditugula, azkeneko urteetan bezala.

Umore Ona Elkarteko Lehendakari
Miguel Jose Lekuona Salaberria

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun