Nekazaritzako IAT pasatzen ahalko da heldu diren hiru hilabeteetan

Xan Harriague 2006ko aza. 23a, 13:32

Teknikariak eskualdeko 34 udalerri, auzo eta tokitan ibiliko dira

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa pasatu ahal izateko teknikariak gure eskualdean izanen dira heldu diren hiru hilabeteetan. Lehen astean, abenduaren 11tik aitzinera Bortzirietan egonen dira, astelehenean Beran, asteartean Lesakan, asteazkenean Etxalarren, ortzegunean Igantzin eta ortziralean Arantzan. Ondoko astean berriz, 18an Sunbillan arituko dira, 19an Donamarian, 20an eta 21ean Urdazubin eta 22an Amaiurren. Gabonetan bi asteko etenaldia eginen dute eta urtarrilaren 8an berriz hasiko dira Baztanen, 8an Erratzun egonen dira, 9an Azpilikuetan, 10ean eta 11n Arizkunen eta 12an Elizondon. 15etik 19rako aste horretan lehen lau egunetan Baztanen ibiliko dira, Bearzunen, Lekarozen eta Iruritan. Lehen bietan egun bana egonen dira eta azken huntan 2 egun. Ortziralearekin Xareta aldera eginen dute Zugarramurdin egoteko. Asteburuaren ondotik Basaburua aldera joko dute, baina lehenik astelehenean eta asteartean Gartzain eta Arraiozen egonen dira hurrenez hurren. Asteko azken 3 egunetan, 24, 25 eta 26an, egun bana egonen dira Ziga, Berroeta eta Almandozen. Urtarrileko azken astean, astelehenarekin Narbarten izanen dira, asteartean, Orabidean, asteazkenean Oronozen, ortzegunean Labaienen eta ortziralean Urrotzen. Otsaileko lehen astean, Malerrekan barna ibiliko dira, 5ean Oitzen, 6an Saldiasen, 7an eta 8an Iturenen eta 9an Ezkurran. Eskualdeko itzulia bukatuko dute ondoko astelehenean otsailaren 15ean eratsunen eta 16an eta 19an Zubietan egonez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun