Space Seach, Ikastolen Federazioak ateratako ingelesa ikasteko CD.Romak President’s Award saria eskuratu du. Joan den astean ordezkaritza batek bidaia egin zuen Londresera, Buckinghamen, saria hartzeko Edinburgoko dukearen eskutik. Saria ematen duen, ESU fundazioak 1918an sortu zen ingelesaren bitartez nazioarteko ulermena eta laguntasuna bultzatzeko. Isabel II. erreginaren senarra fundazioko presidentea bada ere, artean, pedagogia didaktikan, eta hizkuntzan adituak diren unibertsitate famatuetako irakasleek erabakitzen dute saria nori eman. Lehen aldia da Britainiar Uharteetakoa ez den entitate batek saria lortzen duela.