Maiatzean 529 langabetu INEMen

ttipi-ttapa 2006ko aza. 21a, 16:36

Maiatz akabailan 529 lagunek emana zuten izena Doneztebeko INEMen, apirilean baino 48 guttiagok. Nafarroan ere dexente beheiti egin du langabeziak, aitzineko hilabetean baino 774 lagun guttiago baitzeuden lanik gabe, 16.480 guzira.

Langabetuen adinari dagokionez, eskualdean 25 urtez beheitiko 44 gizaseme eta 31 emakume eta 25 urtez goitiko 183 gizon eta 271 emakume zeuden langabezian maiatzean. Beraz, sexu eta adin sektore guzietan somatu da langabeziaren beherakada, apirilarekin konparatuz. Sektoreka, zerbitzu arloan zeuden langabetu gehienak, 293 pertsona. Industrian 155 langabetu zeuden, eraikuntzan 44 eta nekazaritzan 4, aitzinetik lanik egin gabeko 33 langabetuekin batera.

Apirilean 551 kontratu berri egin ziren eskualdean, horietatik 81 ziren mugagabeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun