Ekainaren 15ean burutuko da Erreka elkarteak 25. urtez antolatutako Doneztebeko herri krosa. Goizeko 10:30etan hasiko dira maila ttikienetako probak eta 11:30etan abiatuko da proba nagusia, gazte, senior eta beterano mailako emakume eta gizasemeek. Emakumeek lau kilometroko ibilbidea osatu beharko dute eta gizonek zortzi kilometrokoa.