Sunbillako Mendi Bizikleta lasterketa

Aitor AROTZENA 2006ko azaroaren 21a

Maiatzaren 10ean egin zen Sunbillako mendi bizikleta lasterketa. Guzira berrogeita hameka lagunek hartu zuten parte lasterketan. Maila nagusian, 30 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten txirrindulariek. Emanuel Itoiz izan zen irabazle, Joxe Mari Goia bigarren, ordubete eta Ander Elizagarai hirugarren.

Hamasei urtez beheitiko kategorian, Iker Ezkarai aisa gailendu zen. Ordubete eta bortz minutu behar izan zituen ibilbide laburxeagoa osatzeko. Iñigo Almandoz izan zen bigarren, lau minutura eta Oskar Barnetxea hirugarren, zazpi minutura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun