Unai Barazabal azpilkuetarra Nafarroako txapeldun elite mailan

Aitor AROTZENA 2006ko aza. 21a, 16:00

Jorge Azanza eta Unai Barazabal azpilkuetarra, 23 urtez beheitiko eta elite mailako Nafarroako txapeldun berriak podiumean. TTIPI TTAPA

Lukinen maiatzaren 18an egindako proban gailendu zen

Txirrindularitza afizionatuaren mailan, maiatzaren 18an jokatu zen Lukinen Nafarroako errepideko fondo txapelketa. Bertan, Caja Rural taldean ari den Unai Barazabal azpilkuetarra gailendu zen Elite kategorian, Nafarroako txapelketa eskuratuz. Caja Rural taldeak erakustaldi bikaina eskaini zuen eta 23 urtez beheitiko mailan ere, talde bereko Jorge Azanza gailendu zen. Erran behar da, lasterketako bortz lehendabiziko postuak Caja Rural taldeko txirrindularientzat izan zirela. 130 kilometroko ibilbidea osatzeko hiru ordu 20 minutu eta 38 segundu behar izan zituen Unai Barazabalek, Juanjo Oroz taldekidearen denbora bera. Minutu eta 28 egundura ailegatu zen hirukotean ere, hiruak Caja Ruralekoak ziren: 23 urtez beheitiko txapelketa irabazi zuen Jorge Azanza, Jon Arrieta eta Gorka Verdugo. 43 txirrindularik eman zuten izena lasterketa honetan eta 19 bertzerik ez ziren helmugaratu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun