Sarako Izarra errugbi taldeak galdu zuen finala Kanboko ekiparen kontra

Joana eta Saski 2006ko azaroaren 21a

Euskal Kostako finala galdu ondotik, orain Akitaniako Challengean parte harzen ari da Sarako Izarra errugbi ekipa. Jadanik erdifinala jokatu dute eta agian, txapelen bat ekarriko dute oraino. TTIPI TT

Maiatzaren 11n iragan den Côte Basque txapelketako finala galdu zuten Sarako Izarrako errugbilariek, 17-12 Kanboko ekiparen kontra. Hala ere, txapelketa batendako kalifikatuak izan ziren, hala nola «Akitaniako Challenge»an. Maiatzaren 25ean, igandez, Sauveterren jokatu zuten erdifinala irabazi dute, 26 eta 14, Théze, bearnes talde bati nagusituz.

Sasoin eder bat ari dira egiten gure herriko errugbilariak eta agian bururaino joanen dira txapelketa honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun