Hautetsiek Baterako mozioa eztabaidatu zuten herritarrekin

Ihintza, Angela eta Eneko 2006ko aza. 21a, 15:51
Batera plataformak bere mozioarekin Sarkozy barne ministroari eskatu nahi dio erreferrenduma baten antolatzea Ipar Euskal Herrian lau errebendikazioren inguruan: Departamendua, Laborantxa Ganbara, Be

Azkainen ere Herriko Etxea ideki zuten Baterako plataformak antolatutako eztabaidaren eremateko. Ipar Euskal Herrian 130 herriko etxetan egin zen gauza bera. Donibane Lohitzune, Baiona eta Miarritze izan ziren salbuespen nagusiak, bertako auzapezek ez baitzuten nahi herriko etxeak eztabaida hura onart dezan.

Batera plataformak bere mozioarekin Sarkozy barne ministroari eskatu nahi dio erreferrenduma baten antolatzea Ipar Euskal Herrian lau errebendikazioren inguruan: Departamendua, Laborantxa Ganbara, Berezko Unibertsitatea eta Euskararen ofizialtasuna. Mozio horren arabera badu aspaldi lau puntu horiek bortizkeriarik gabe eskatuak direla eta herritarren gehiengo bat biltzen dutela.

Azkainen hitzordua arratsaldeko 6etan ezarria zuten, behar bada sobera goiz jendea biltzeko. Hala ere 20 bat pertsona hurbildu ziren, hautetsiak nagusi: Laduxe Auzapeza, Rybalka, Labat eta LarraƱaga anderak, Charrier, Clausell, Daubas, Amadoz Ibarboure jaunak.

Eztabaida departamenduaren gaiarekin luzatu zen gehienik. Bainan ez zen nehor Bil Tokin euskal departamenduaren kontra agertzen. Laborantxa ganbararen gaiak ez zuen arrakasta haundia izan eta unibertsitatearenak ere ez. Euskararen ofizialtasuna aipatu zelarik kezka batzu agertu ziren, pertsona batek jakinnahi zuen zer aldaketa eraginen zuen konkretuki Euskararen Ofizialtasunak eguneroko bizian. Demo taldeko gazte bat ere hurbildu zen errateko gai horiek publikoki eztabaidatzea Herriko Etxean pozten zuela. Bertze pertsona batek aldiz errebendikazioetan eskas bat sentitzen zuela azaldu zuen, euskal herriak jasan errepresioa salatzen ahal baitzen Sarkozy jaunaren bisitakari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun