22.000 euro baino gehiago bildu dira Egunkari berriaren alde

ttipi-ttapa 2006ko azaroaren 21a

Egunkariaren alde hainbat ekimen egiten ari dira eskualdean. Argazkian, Baztanen egindako bizikleta martxa ttipi-ttapa

Berria Berri kanpainaren barnean

Egunkari berriaren alde egiten ari den akzio salmenta kanpainaren barnean 22.000 euro baino gehiago bildu dira dagoeneko eskualdean.

36.730,38 euro biltzeko helburua zen Bortzirietan eta dagoeneko %40a bildu da, 14.650 euro. Igantzin, 3.069,22 eurotik 1.800 bildu dira (%58,64); Beran 13.452,21 eurotik 6.350 bildu dira (%47,20); Lesakan, 12.042,93 eurotik 5.100 jaso dira (%42,34) eta Arantzan 3.932,61 eurotik 1.400 (%35). Etxalarren 4.233,41 euro lortzeko helburua dute, baina momentuz ez da daturik. Malerrekan ere hasi berria da Berria Berri kanpaina eta momentuz ez da daturik.

Baztanen 34.402 euro jaso nahi dituzte eta momentuz 4.000 bildu dituzte, hau da %11,62. Urdazubin 2.116,70 eta Zugarramurdin 1.498,40 euro jasotzeko helburua dute, baina momentuan ez da diru bilketari buruzko daturik.

Leitzaldean, azkenik, Leitza eta Goizuetako datuak bildu ditugu. Leitzan, 15.647 euro biltzeko helburua dute eta hau idazterakoan 1.800 euro jasoak dituzte, %11,5. Goizuetan, 5.810 eurotik 1.200 jasoak dituzte, %21.

Bertze aldetik, harpidetza kanpaina ere aitzinera doaie. Bortzirietan, errate baterako, 190 harpidedun berri lortu nahi dira Egunkari berrirako. Momentuz, Arantzan 6, Beran 23, Etxalarren 9, Igantzin 4 eta Lesakan 7 lortu dira. Eskualde osoan 104 dira izena eman dutenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun