Lehen jaunartzea egin zuten maiatzaren 28an Sunbillan Sara Salaberriak, Olaia Gandarak eta Aimar Lastirik. Meza ederki atera zen eta meza akitzerakoan Izaso Petrirena, Jabi Salas, Maite Mendibil, Maider Arauzo eta Mirian Arauzok egindako bi bertso kantatu zituen Izaso Petrirenak:
Komunio honetan
Olaia, Aimar, Sara
Hirurek badutela
handia zirrara
Jaungoikoa hartzeko
sartu elizara
komunio eginda
denak poztu gara.
Familia, lagunak
eta zuek pozik
Jaungoikoa hartuta
atera barrutik
Bertso honetan gauz bat
erran nahi dizuet nik
komunioak ez dira
opariak soilik.