Urte hasieratik herriko haur koadrila bat patinaje ikastaroan zebilen. Leire Olagarai eta Miren Olaetxea irakasleekin larunbat goizero bi ordutako txandatan biltzen ziren 35 bat haur. Bortz hilabeteren ondotik, joan den larunbatean izan zuten azkeneko klasea.