Uda hurbiltzen hasi den honetan, Ipurtargi Aisialdi Taldea udalekuak prestatzen hasi da haurrek udan lagun artean ongi pasatzeko. Bi urte eta gero Joseba Olagaraik eta Nerea Mitxeltorenak eginkizun hau Amaia Agirre eta Leire Olagarairen eskuetan utzi dute. Baina aldaketa honetaz, gain badago bertze bat. Orain arte udalekuak bortz aste iraun izan du, aurten, aldiz, lau astekoa izanen da, ekainaren 23 hasi eta uztailaren 18an bukatuko baita.