Kurtsoa bukatzear dagoen honetan guraso elkarteak Landagain eskolako irakasleekin batera XVI. Haurren eguna antolatu dute. Datorren igandean, ekainaren 15ean, ospatuko dute herriko ttikienek. Goizetik, plazan ikusgain egonen dira urtean zehar egindako hainbat eskulan, urtekaria...eta baita egun horretarako prestaturiko ipuinak. Eguerdian ipuin topaketan parte hartu duen haur bakoitzari ipuin bana oparituko zaio. Ondotik, biak aldera haur guztiek elkartuko dira bazkaltzeko. Bazkarira joan nahi izanez gero Maineko Mari Cruzengana joan beharko txartela erosi ahal izateko 6 euroren truke. Kurtsoa bukatzeko modu ederra, dudarik gabe!