Ordiziako Feria bisitatuko du San Fermin elkarteak

Aitor AROTZENA 2006ko azaroaren 21a

Ekainaren 11n eginen dute egun bakarreko txangoa

San Fermin erretiratuen elkarteak Ordiziako feria bisitatuko du heldu den asteazkenean, ekainaren 11n. Gero Aginagako sagardotegian bazkalduko dute eta Zarautz bisitatuko dute. Horretarako, elkarteko bazkideek izena eman beharko dute ekainaren 7a baino lehen (22 euro). Autobusean leku librerik geldituko balitz, ekainaren 8an izanen dute bazkide ez direnek izena emateko modua (25 euro).

Bertzalde, jubilatu elkarteko txapelketa ezberdinak jokatuko dira ekainean. 9an, seien txapelketa jokatuko da, 10ean mus txapelketa, 12an despiste txapelketa eta 13an, bolo, toka eta igel txapelketa, Txapelketa guziak 18:00etan hasiko dira.

Urrezko eta Diamantezko Ezteiak

Urrezko eta Diamantezko Ezteiak ospatzen dituzten senar-emazteek omenaldia jasoko dute ekainaren 5ean. Nafarroako Kutxaren Urrezko Adina Klubak antolatzen duen bestan lau bikote omenduko dituzte. 50 urte esposaturik bete dutenak Jose Maria Irazoki Telletxea eta Mari Carmen Irazoki Telletxea, eta Jose Maria Ameztoi Irisarri eta Maria Ubiria Altzuguren dira. Ezkondurik 60 urte betetzen dutenak, Santiago Etxepeteleku Pikabea eta Estefania Telletxea Estrada, eta Ramon Andueza Telletxea eta Martina Errazkin Otxoteko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun