Uda hurbiltzen den neurrian, sasoi honetan azken urteetan ohikoak bihurtu diren trikitixa txapelketetan izen emateko epea ere ireki da.
Honela, ekainaren 22an, Etxalarko trikitixa txapelketa jokatuko da, bi mailatan banatuak: 7-12 urtekoak eta 13-15 urtekoak. Izen emateko epea ekainaren 15ean akautuko da.
Ekainaren 30ean Doneztebeko trikitilarien topaketa eginen da, besten barrenean. Trikitixa eskola ezberdinek kalejira eginen dute herritik eta ondoren Santa Luzia plazan eskola bakoitzaren emanaldia.
Uztailaren 5ean, azkenik, Baztan-Malerreka-Bidasoako trikitixa eginen da Lesakan, 16 urtetik goitiko musikarientzat. Izen emateko epea ekainaren 29an akautuko da, bertzeetan bezala 661 845 055 telefonora deituz (Jone).