UEUk kalitatezko aukera proposatzen du udako ikastaroetan

ttipi-ttapa 2006ko azaroaren 21a

Izen eta profesional handiak izanen dira aurten UEUko ikastaroetan. Errate baterako, Juan Mari Arzak sukaldariak «Philosopia eta oilo zopia» saioan ariko da. Jose M. Gorrotxategi gozogilea, Mikel Gara

Iruñean eta Biarritzen ez ezik, Ondarroan ere eginen da ikastaro bat

Iruñean aurkeztu du Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) udako ikastaroen aurtengo ekitaldia, «Haize berriak» lelopean. Berrikuntza nabariekin datozen ikastaro hauek aukera zabala eta kalitatezkoa eskaintzen dutela azpimarratu dute antolatzaileek, eta edozeinek topatu dezakeela bee intereseko ikastaro bat. Gainera, udako ikastaro hauek «zerbait gehiago» eskaintzen dutela ere aipatu dute. Gogorarazi behar da, gure eskualdean ikastaro hauetan parte hartzen duten herritarrentzat dirulaguntzak emanen dituztela Bortziriak, Leitzaldea eta Malerrekako Mankomunitateek,baita Baztango Udalak ere.

Izen emateko epea ireki da dagoeneko eta ekainaren 29an akautuko da. Ekainaren 14tik aitzin, baina, %15 garestiagoa izanen da. Ohiko lekuetan egin ahal izanen da matrikula. Nafarroan, UEUk Iruñean duen egoitzan (Joaquin Beunza 13 bis; 948 362563), Karrikidendan (948 222589) edo Auzolan liburudendan (948 153867). Lapurdin, UEUk Baionan duen egoitzan eman behar da izena (Douer karrika 5, 0559356056). Halere, UEUk web-gune bidezko matrikula bultzatu nahi du, jendearentzat azkarragoa eta eorosoagoa baita: http:// www.ueu.org/ueu/index.

Matrikula prezioei dagokionez, iaz bezala, matrikulatuaren izaera (ikasle, langabetua…) eta ikastaroaren iraupenaren arabera desberdina izanen da.

Guzira 28 ikastaro ezberdin eskainiko dira, 15 Iruñean, 12 Biarritzen eta bakarra Ondarroan. Guzira 510 ordu izanen dira eta 197 irakaslek hartuko dute parte aurtengo ikastaroetan. Tartean Juan Mari Arzak sukaldaria, Joan Mari Irigoien eta Kirmen Uribe idazleak, Eneko Olasagasti, Asier Altuna eta Koldo Almandoz zine zuzendariak, Pello Zabala musikologo eta eguraldi iragarlea eta aurtengo CAF-Elhuyar sariaren irabazleak bertan izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun