Jon Bru Berako txirrindulariak Euskaltel-Euskadirekin lotuko duen urtebeteko kontratua sinatu zuen urriaren 31n. Kaiku taldea tropeletik desagertu ondotik, beratarra talderik gabe gelditzeko arriskuan zegoen, baina azkenean Miguel Madariagak zzuzentzen duen taldearekin hitzarmena lortu zuen. 2002an profesionaletan debutatu zuenetik bortz garaipen eskuratu ditu Bruk, guziak Portugalen.