Baztan-Bidasoako futbito txapelketa

ttipi-ttapa 2006ko azaroaren 13a

Baztan-Bidasoako futbito txapelketan izen emateko epea zabalik dago azaroaren 30a arte. Horretarako 630 692261 edo 646 937870 telefonoetara deitu behar da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, txapelketa 2007ko urtarrilean hasiko da eta Donezteben eta Sunbillan ez ezik, Elizondon ere jokatuko dira partidak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun