Sarako senior taldeak Arrangoitzen aurka aritu ziren urriaren 29an, erreserbak galdu zuen bainan lehenak irabazi egin zuen. Azaroaren 5ean Saran jokatu zuten St Pierre du Mont-en kontra, lehen aldikotz bi taldeek irabazi zuten, erreserbak eta lehenak 20-15. Hurrengo partida abenduaren 3an iraganen da Sarako zelaian Campet-en aurka.