Ezagutza batzuei esker Sarako dantza taldeak antolatu ahal izan du bidai bat, hango dantza talde batekin harremanak sortzeko. Taldeko handienak joan dira azaroaren 1tik 5a arte. Arratseko 10etan abiatu ziren plazatik, gauaz bidaiatzeko eta goizean ailegatzeko Ellian herrira. Leku desberdinak bisitatu dituzte: Concarneau herria, Pointe du Raz, Locronan herria eta Quimper hiria.Larunbat arratsean bi taldeek beren ikusgarria aurkeztu zuten. Igande arratsean, berriz itzuli ziren Sararat oroitzapen onekin, eta orain Sarako taldeak errezebitu beharko ditu bretoiak.