Autoan elgarrekin

Franck DOLOSOR 2006ko azaroaren 13a

Bideetan ibilki diren autoen kopurua apaltzeko ideiarekin, Paueko Kontseilu Nagusiak web gune berria sortu du herritarrak elgarrekin ibil daitezen laguntzeko. Zerbitzu publiko berri hori baliatzea biziki errexa da, ibilbide batzuk proposatuak dira eta bertzalde internautak berak ibilbide berriak proposatzeko parada dauka. Parisen eta Bretainian holako bi ekimen martxan eman dituzte jadanik eta emaitzak biziki onak dira. Web guneak mugaz gaindiko ibilbideak ere proposatuko ditu bereziki Nafarroarat eta Gipuzkoarat gateko. Harat hunatak arintzea, kutsadura ttikitzea eta garapen iraunkorraren alde egitea dira proiektu hunen xede nagusiak. Senperen, langile eta ikasle ainitz elgartzen dira aspalditik autoz elgarrekin ibiltzeko eta gastuak apaltzeko. Orain elkargune berri huni esker balitake jende gehiagok ere hori egitea, eta ez litzateke batere ideia txarra gure karrika nagusiak arintzeko behar haundia baitu.

Xehetasunak www.covoiturage64.fr.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun