Azkeneko denboretan bizi moduak eta usaiak franko aldatzen ari direla ez da dudarik, baita batzutan aldaketa hoiek beharrak hala erakutsiz izaten direla ere: Sekulan egin ez den bezala, aurtengo Domini Sainduko funtzioneak ezin izan ziren egunean berean egin eta bezperan egin ziren. Imanol gure apezak 5 herri bere gain dituenez, ezin alde guztietan batera egon eta horrek obligatu zuen aldaketa hau egitera.
Hala ere, eta kontuan izanik urriaren 31 ez zela besta eguna, jende aunitz bildu zen eliza eta kanposaindura beren aintzinekoei otoitzak eta oroimenak erakustera.